Andoaingo Udala herritarrei hurbiltzen

Ana Carrere alkatearen gutuna:

anag

“Ostegun honetan Buruntza auzoan hasiko gara eta irailaren 27an amaituko dugu Goikoplazan. Tartean, Andoaingo auzo guztiak bisitatuko ditugu eta bertaratu nahi duzuen herritar guztien hitza entzungo dugu.
Urteetan zehar politikaren praktika ilunena ezagutu dugu, bai Andoainen eta bai gainerako erakundeetan ere; kanpaina elektoraletako promesak eta agintaldi luzeetako isiltasuna. Galdetzea ere gaizki ikusia zegoen urteak ziren, eta informazioa eskuratzea lan nekeza zen. Horrekin amaitzea izan zen 2011n hauteskundeetara aurkezteko motibazio nagusia. “Gauzak beste modu batera egin daitezke” pentsatzetik, egiteko aukera izatera pasa ginen zuen laguntzarekin. Orain arte egindakoaz, norberak bere balantzea izango du, gauza askotan asmatu eta beste batzuetan hanka sartu dugula uste dugu, baina zerbaitetaz harro banago, nire lantaldearekin batera lehen egunetik udaleko ateak ireki izanaz da. Erabakietan beti ezin da asmatu, eta hori ere bagenekien hasieratik, baina gure lan metodologian lehen egunetik gaur gaur arte zintzo eusten saiatu gara, eta lortu dugula esango nuke.

Bi urte baino gutxiago falta dira agintaldia amaitzeko, eta aukera ona da, egindakoaz kontu eman eta zuekin batera erronka berriak adosteko. Horretarako deitu ditugu batzar berri hauek.

Alkatetzara iritsi nintzeneko gogo berdinarekin noa auzoz auzoko bilera berri hauetara. Lehen egunean genuen ilusio berbera mantentzen dugulako, Andoaingo Udala eta bere jarduna herritarrei hurbiltzea eta herritarren eskaerak udalaren jardun bilakatzea hain zuzen ere”.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s