Auzoz auzoko bileren balorazioa

Auzoz auzoko bileren erronda amaituta, demokrazia parte-hartzailean sakontzen jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi du Udal gobernuak.

Atzoko egunarekin batera amaitu genuen auzoz auzo egin dugun bilera erronda berria. Apirilaren 11n hasi genuen erronda berri hau, eta guztira, zazpi bilera egin ditugu bi astetan banatuta. Orotara 100 lagunek hartu dute parte; zalantzarik gabe, oso kontuan izateko kopurua. Izan ere, urrian egin genuen auzoz auzoko errondan baino jende gehiagok hartu du parte oraingoan, eta horrek demostratzen digu informazioa jasotzeko eta hitz egiteko gogo handia dagoela. Lehen lerro hauek, beraz, herritar horietako bakoitzari eskerrak emateko aprobetxatu nahiko genituzke: bileretan erakutsi duten interesagatik, demostratu duten jarrera eta tonu onagatik, eta egin dituzten ekarpenengatik. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu bileretara gerturatu diren oposizioko alderdiei, EAJ-PNV eta Ganemos alderdiei, zehazki. Herritarren eskaerei eta problematikeri aurre egitea Udal osoari dagokio, ez bakarrik udal gobernuari, eta zentzu horretan, eskertzekoa da alderdi horien interesa.

Bileren balorazioa oso positiboa dela azpimarratu nahi dugu. Etxeko lan asko jaso ditugu, eta orain, horietako bakoitzaren bideragarritasuna aztertzea dagokigu. Aldez aurretik badakigu horietako batzuk aurrera eramatea beste batzuk baino errazagoa izango dela; baina edozein kasutan, guzti-guztiak aztertuko ditugu martxan jarri ahal izateko.

Auzoz auzoko dinamika honekin herritarren eta Udalaren arteko distantzia laburtzen ari gara. Demokrazia parte-hartzailean sakontzen ari gara herritar bakoitzaren iritzia entzun eta gauzatzen saiatzen garen bakoitzean. Argi dugu hori dela bidea, eta horri segida emango diogu etorkizunean ere. Ildo horretan, besteen artean herritarrek egiten dituzten ekarpenei behar besteko garrantzia emateko helburuz, egiten ari garen hau guztia arautzeko bidea jorratu nahi dugu, gainerako alderdiei “Partaidetza Ordenantza”-ren onarpena proposatuz. Noski, hau guztia herritarren partaidetzarekin egin nahi dugu. Horixe izango dugu hurrengo erronka nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s