Bigarren bilera emankorra Gaztetxean

gazte2

Atzo -urriak 14- gazteen prozesu parte hartzailearen bigarren solasaldia izan zen Gaztetxean eta bertara hamar lagun bildu ziren. Andoainen hutsuneak eta indarguneak identifikatzea izan zen bileraren helburua, eta talde txikitan lan egin bazuten ere, denek behar antzekoak zituztela ikusi zuten.

Andoaingo gazteria sakabanatuta zegoela azaldu zuten, ez zutela inon biltzeko espaziorik ez ekintzarik. Bakoitza bere koadrilarekin ibiltzen omen da, goikoak goian geratuz eta behekoak behean geratuz. Ez dute belaunaldi arteko komunikaziorik eta hori sustatzeko ekintzarik, horregatik, askok Gaztetxera jotzen dutela aitortu zuten. Garai batean Gaztetxeak gazteria osoa zentralizatzen zuela, baina hori galdu egin dela zioten. Egoera horretara itzultzea amesten dute.

Guztiek aipatu zuten Bastero bezalako kulturgune bat herrian izatea oso indartsua dela, baina kexa agertu zuten ez duelako gazteentzako programaziorik eskaintzen, haurrei edo helduei begirakoa soilik. Ondorioz, kultur eskaintza murritzaz gain, gazteei begirako ekintzak nahi dituzte; ikastaro berritzaileak, esaterako. Kulturari lotuta, herrian dauden kultur eragileen arteko komunikazio falta dagoela adierazi zuten, herrian zehar sakabanatuta daudela eta ez dutela ezer bateraturik sortzen. Denak gertuago egongo balira, herriari begirako zerbait sortuko luketela zioten.

Beraz, kulturari bultzada ematea eskatzen diete Udalari. Baita musikari ere; izan ere, entseguetarako lokal falta dutela eta gainontzeko herrietan bezala, Udalaren aldetik lokal insonorizatuak lortzeko aukera eskatu zuten. Azkenik, herriko eraikin publikoen berrantolaketa eskatu zuten; liburutegi hobea eskatuz, esaterako.

Behar nagusiak eta proposamenak

Ideia sorta horren ostean, bilerara hurbildutakoek lehentasunak azpimarratu zituzten. Guztietan lehena, gazteria aktibatzea zela esan zuten. “Ez dut uste herri honen arazoak diruarekin konpondu daitezkeenik”. “Gazteria hilda dago, parte hartzea falta da”. Behar nagusietako bat kaleari bizia jartzea zela zioten. Kultur eskaintzen bidez, gazteen arteko komunikazioa ahalbidetzeko eta harremanak indartzeko.

Horrez gain, azpiegiturak berrantolatzeko eskatu zuten; hutsik zeuden espazioei erabilera emanez (musika lokalak, kultur taldeentzako espazio bateratua, etxe hutsak eskuragarriago jarri…), eta existitzen direnak aldatuz (liburutegi hobea…).

Honakoak izan ziren Udalari egindako proposamen zehatzak:

  • Gazteentzako kultur programazio zehatza, bai kalean bai espazio itxietan. Gazteak irizpide izatea eta Udalak gazteekin elkarlanean antolatzea.
  • Eraikin publikoen berrantolaketa (gazteak biltzeko, entseatzeko, ikasteko…).
  • Tailer komunalak (sorkuntza, konponketa, ikastaroak…) eta baratza komunala.
  • Herriko elkarteen sarea osatzea, harremana sortu eta elkarrekin ekintzak sortzeko. Laguntza burokratikoa Udalaren aldetik.
  • Utzita dauden leku irekiak berritu (beheko plaza berregokitu, plazak txukundu, aulkiak jarri…). Espazio irekiak kirolerako egokitu (gimnasio irekia kiroldegi atzean, tren geltokian parkean skate park-a…).
  • Etxebizitza hutsen kudeaketa. Alokairu soziala sustatu, kudeaketa publiko bidez.

 

Advertisements

One thought on “Bigarren bilera emankorra Gaztetxean

  1. Nik bileretara joateko aukerarik ez daukat ordutegi arazorngatik.. Baino ikasteko toki aproposik ez dagoela iruditzen zait. Liburutegiaren ordutegia nahiko mugatua da, mahai gutxi daude eta gainera, ixiltasuna lortzea zaila da (bai kaleko soinu guztia entzuten delako, baita ikastera joaten ez den jendeak dexente hitz egiten duelako ere). Hori dela eta, ikasketa areto bat sortzea beharrezkoa iruditzen zait, horrela ez genuke Donostiko liburutegietara joateko beharra edukiko. Lokal apropos bat eta mahai eta aulki erosoak besterik ez dira behar…

    Bileran izan dituzuen ideiak ere oso onak direla iruditzen zait 😉

    Liked by 1 person

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s