Auzoz auzoko bileretan banatu den eskuorria

par

Parte hartze prozesua egingo den bileretan, partaideek aldizkaritxoa eskuratuko dute informazio osagarriarekin.

Euskaraz (PDF)

Castellano (PDF)

Advertisements

Andoaingo Udala herritarrei hurbiltzen

Ana Carrere alkatearen gutuna:

anag

“Ostegun honetan Buruntza auzoan hasiko gara eta irailaren 27an amaituko dugu Goikoplazan. Tartean, Andoaingo auzo guztiak bisitatuko ditugu eta bertaratu nahi duzuen herritar guztien hitza entzungo dugu.
Urteetan zehar politikaren praktika ilunena ezagutu dugu, bai Andoainen eta bai gainerako erakundeetan ere; kanpaina elektoraletako promesak eta agintaldi luzeetako isiltasuna. Galdetzea ere gaizki ikusia zegoen urteak ziren, eta informazioa eskuratzea lan nekeza zen. Horrekin amaitzea izan zen 2011n hauteskundeetara aurkezteko motibazio nagusia. “Gauzak beste modu batera egin daitezke” pentsatzetik, egiteko aukera izatera pasa ginen zuen laguntzarekin. Orain arte egindakoaz, norberak bere balantzea izango du, gauza askotan asmatu eta beste batzuetan hanka sartu dugula uste dugu, baina zerbaitetaz harro banago, nire lantaldearekin batera lehen egunetik udaleko ateak ireki izanaz da. Erabakietan beti ezin da asmatu, eta hori ere bagenekien hasieratik, baina gure lan metodologian lehen egunetik gaur gaur arte zintzo eusten saiatu gara, eta lortu dugula esango nuke.

Bi urte baino gutxiago falta dira agintaldia amaitzeko, eta aukera ona da, egindakoaz kontu eman eta zuekin batera erronka berriak adosteko. Horretarako deitu ditugu batzar berri hauek.

Alkatetzara iritsi nintzeneko gogo berdinarekin noa auzoz auzoko bilera berri hauetara. Lehen egunean genuen ilusio berbera mantentzen dugulako, Andoaingo Udala eta bere jarduna herritarrei hurbiltzea eta herritarren eskaerak udalaren jardun bilakatzea hain zuzen ere”.

Auzoz auzoko bileren balorazioa

Auzoz auzoko bileren erronda amaituta, demokrazia parte-hartzailean sakontzen jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi du Udal gobernuak.

Atzoko egunarekin batera amaitu genuen auzoz auzo egin dugun bilera erronda berria. Apirilaren 11n hasi genuen erronda berri hau, eta guztira, zazpi bilera egin ditugu bi astetan banatuta. Orotara 100 lagunek hartu dute parte; zalantzarik gabe, oso kontuan izateko kopurua. Izan ere, urrian egin genuen auzoz auzoko errondan baino jende gehiagok hartu du parte oraingoan, eta horrek demostratzen digu informazioa jasotzeko eta hitz egiteko gogo handia dagoela. Lehen lerro hauek, beraz, herritar horietako bakoitzari eskerrak emateko aprobetxatu nahiko genituzke: bileretan erakutsi duten interesagatik, demostratu duten jarrera eta tonu onagatik, eta egin dituzten ekarpenengatik. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu bileretara gerturatu diren oposizioko alderdiei, EAJ-PNV eta Ganemos alderdiei, zehazki. Herritarren eskaerei eta problematikeri aurre egitea Udal osoari dagokio, ez bakarrik udal gobernuari, eta zentzu horretan, eskertzekoa da alderdi horien interesa.

Bileren balorazioa oso positiboa dela azpimarratu nahi dugu. Etxeko lan asko jaso ditugu, eta orain, horietako bakoitzaren bideragarritasuna aztertzea dagokigu. Aldez aurretik badakigu horietako batzuk aurrera eramatea beste batzuk baino errazagoa izango dela; baina edozein kasutan, guzti-guztiak aztertuko ditugu martxan jarri ahal izateko.

Auzoz auzoko dinamika honekin herritarren eta Udalaren arteko distantzia laburtzen ari gara. Demokrazia parte-hartzailean sakontzen ari gara herritar bakoitzaren iritzia entzun eta gauzatzen saiatzen garen bakoitzean. Argi dugu hori dela bidea, eta horri segida emango diogu etorkizunean ere. Ildo horretan, besteen artean herritarrek egiten dituzten ekarpenei behar besteko garrantzia emateko helburuz, egiten ari garen hau guztia arautzeko bidea jorratu nahi dugu, gainerako alderdiei “Partaidetza Ordenantza”-ren onarpena proposatuz. Noski, hau guztia herritarren partaidetzarekin egin nahi dugu. Horixe izango dugu hurrengo erronka nagusia

Valoración de las reuniones barrio a barrio

Tras finalizar la ronda por los barrios, el equipo de gobierno se reafirma en el compromiso de seguir ahondando en la democracia participativa.

Con el día de ayer finalizó la nueva ronda que hemos realizado por los barrios. Esta ronda comenzamos el 11 de abril, y en total, hemos realizado siete reuniones en dos semanas. En total han participado 100 personas; sin duda, una cantidad a tener muy en cuenta, ya que esta vez han participado más personas que en la ronda que se celebró en octubre, y eso demuestra que hay mucho interés en recavar información y conversar. Por lo tanto, quisiéramos aprovechar estas primeras líneas para agradecer a todos los y las vecinas su participación en estas reuniones: por el interés que han demostrado, por el buen tono y actitud que han demostrado, y por las aportaciones que han realizado. A su vez, también queremos dar las gracias a los partidos de la oposición que han participado en las reuniones, concretamente, a EAJ-PNV y Ganemos. Hacer frente a las solicitudes de la ciudadanía compete al ayuntamiento en su conjunto, no sólo al equipo de gobierno, y por lo tanto, es de agradecer el interés que han demostrado.

Queremos subrayar que la valoración de las reuniones es muy positiva. Hemos recibido muchas tareas, y ahora, nos toca analizar la viabilidad de cada una de ellas. Sabemos de antemano que algunas será más fáciles de llevar a cabo que otras, pero en cualquier caso, analizaremos todas con la intención de ponerlas en marcha.

Con esta dinámica de barrio por barrio, estamos reduciendo la distancia entre la ciudadanía y el consistorio. Estamos ahondando en la democracia participativa cada vez que escuchamos la opinión de la ciudadanía y la llevamos a cabo. Tenemos claro que ese es el camino, y en el futuro seguiremos en ello. En ese sentido, entre otras cuestiones, para que la aportación de la ciudadanía no quede en saco roto, queremos regular todo esto que estamos haciendo proponiendo a los demás partidos la aprobación de la Ordenanza de Participación. Por supuesto, este proceso lo llevaremos adelante con la participación de la ciudadanía. Ese será nuestro siguiente gran reto.

Auzoz auzoko bileren bigarren txanpa, segunda ronda de reuniones barrio a barrio

leizotz.jpg

Apirilak 18, astelehena. Udaletxea.

Buruntza eta Leizotz aldeko bizilagunak deitu zituzten eta, besteak beste, bertaratu zirenek baserri bideak, zaratak, mendi bideak, ur hornidura, segurtasuna eta landa eremuko etxebizitza falta hizpide izan zituzen.

Los vecinos de Leizotz y Buruntza tuvieron una participación muy activa y, entre otros, se trataron temas como los caminos vecinales, ruidos, toma de agua, seguridad y vigilancia y la falta de alternativa habitacional en zonas rurales.

 

karrika

Apirilak 19, asteartea. Karrika.

Karrika eta Etxeberrietako auzokideek parte hartze aktiboa izan zuten, bileran hainbat kezka agertuz. Nagusiki, trafikoari edota zebra bideei buruzkoak.

Los vecinos de Karrika y Etxeberrieta que acudieron en la reunión tuvieron una participación muy activa, y plantearon muchas cuestiones sobre el tráfico y pasos de cebra.

 

urigain

 Apirilak 20, asteazkena. Urigain.

Goiko eremua, La Salle eta Plazaola auzuneetatik etorritako bizilagunek parte hartze zuzena izan zuten hainbat gai plazaratuz: irisgarritasuna, kaleko argiztapena, zuhaitzak, haur parkeak, txakur kakak,…

Los vecinos de la zona Goiko eremua, La Salle y Plazaola tuvieron una participación muy activa en la reunión, planteando diversas cuestiones como la accesibilidad, la ilumunación de los barrios, arboleda, parques infantiles, excrementos de perros,…

sorabi.jpg

Apirilak 21, osteguna. Sorabillako auzo elkartea.

Sorabilla eta Bordaberri eremuetako biztanleekin egin zuten parte hartze prozesuaren zazpigarren bilera. Landa eremuko errepidea eta Bordaberriko bidea, N1 errepideko zarata, leku estaliaren beharra, tamaina handiko zaborraren agerpena auzoan…

Los vecinos de Sorabilla y Bordaberri fueron los protagonistas de la séptima reunión de las jornadas de participación ciudadana “Barrio a barrio”. Los tremas tratados fueron los siguientes: El camino rural, la carretera de Bordaberri, el ruido que provoca la N1, la aparición de basura de gran tamaño…

Bigarren txanpa datorren astean, segunda fase en los próximos días

Auzoz auzoko bileren bigarren txanda lau bileretan, datorren astean. Jarraian, datak.

Las reuniones barrio a barrio seguirán en los próximos días. Seguidamente, las fechas:

 

Buruntza, Leizotz:

Astelehena 18 Lunes. 18:30. Udaletxea, pleno aretoa.

Karrika, Etxeberrieta:

Asteartea 19 Martes. 18:30. Karrika, Karrika elkartea.

Goiko eremua, La Salle, Plazaola:

Asteazkena 20 Miércoles. 18:30. Urigain, areto nagusia.

Sorabilla, Bordaberri:

Osteguna 21 Jueves. 18:30. Sorabilla, auzo elkartea.

 

Auzoz auzoko lehen bilerak, primeras reuniones barrio a barrio

goiburu01.jpg

Apirilak 11, astelehena. Goiburu.

Goiburun hasi ziren auzoz auzoko bilerak, auzotarren parte hartze aktiboarekin. Hainbat proposamen egin zituzten trafikoari eta auzuneari buruzkoak. Aste honetan bi hitzordu gehiago daude beste bi auzuneetan, asteazkenean eta ostegunean. Agenda atalean ikusgai.

Ya han comenzado las reuniones, barrio a barrio. Y lo hicieron en Goiburu, con una participación activa de los vecinos.

 

bastero.jpg

Apirilak 13, asteazkena. Bastero.

Andoaingo herriguneko biztanleak Basterora deitu zituzten aurreko asteazkenean. Datuak emateaz gain, herritarrek egindako galderei erantzuna eman zieten.

El miércoles los vecinos del centro de Andoain fueron citados en Bastero. Además de ofrecer datos económicos y de presentar propuestas de futuro, los responsables municipales respondieron a las preguntas de los vecinos.

 

kaletxi

Apirilak 14, osteguna. Berrozpe.

Bertaratu ziren bizilagunek jakin ahal izan zutenez, auzoko jaiak amaitzean, ur hoditeria sarea berrituko dute Kaletxikitik Goikoplazarako norabidean. Auzoko etxe zaharra eraitsiko dute ere. Ama Kandida etorbidearen obren hainbat xehetasun jaso zituzten bilera berean.

Los vecinos que se acercaron fueron informados de que pasadas las fiestas del barrio se va a proceder a renovar la red de abastecimiento, desde Kaletxiki hacia Goikoplaza. La casa abandonada también será derruida. Los presentes en la reunión recibieron información sobre la remodelación de la avenida Ama Cándida.

Durante los siguientes días hay cinco citas más. Consultar en Agenda.